Ekonomia -
Funtzionarioen ordainsaria
Isabel Celaa: 'Eusko Jaularitzak ordainsaria emateko asmo garbia du'
Jarduneko Hezkuntza sailburuak azpimarratu duenez, "funtzionarioen aparteko ordainsaria emateko asmo irmoa dugu, gure araudiak hala babesten baitu".
Erredakzioa
Langile publikoei Gabonetako aparteko ordainsaria emateko "asmo garbia" du Eusko Jaurlaritzak, Auzitegi Konstituzionalaren aurrean Madrilgo Exekutiboak eskumen gatazka aurkeztu ostean, Isabel Celaa jarduneko Hezkuntza sailburuak iragarri duenez.
Radio Euskadin eskainitako adierazpenetan sailburuak esan duenez, "ez dakit zeren aurka jarriko du helegitea PPko Gobernuak, orain arte funtzionarioen ordainsaria ordaintzeko asmoa baino ez adierazi dugulako". "Arauen aurka jar daitezke helegiteak, baina ez asmoen kontra: horra hor guk adierazi duguna", azaldu du.
Hala ere, Rajoyren Gobernuak hartutako erabakiak ez du Eusko Jaurlaritzaren asmoa aldatuko, Celaaren arabera, legeak haien asmoa babesten duelako. "Funtzionarioei ordainsaria emateko asmo irmoa dugu oraindik ere, gure araudiak hala babesten duelako", ondorioztatu du sailburu sozialistak.