Ekonomia -
EBZ
Europako Banku Zentralak aurreikusitakoa bete eta oinarrizko 25 puntutan jaitsi ditu tasak, % 2raino
"Inflazioa, gaur egun, Gobernu Kontseiluak epe ertainera ezarritako % 2ko helburuaren inguruan dago", eta horregatik jaitsi dute diruaren prezioa.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Europako Banku Zentralak (EBZ) oinarrizko 25 puntutan jaitsi ditu bankuetako gordailuen gaineko interes-tasak, % 2raino. 2022ko amaieratik tasarik baxuena ezarri du, zazpi hilabetez jarraian interes-tasa horiek jaitsi ondoren.
Gobernu Kontseiluaren bileraren ostean, EBZk ostegun honetan jakinarazi du diruaren prezioa jaitsi egingo duela, "gaur egun inflazioa Gobernu Kontseiluak epe ertainera ezarritako % 2ko helburuaren inguruan" kokatzen delako.
Era berean, Europako Banku Zentralak oinarrizko 25 puntutan murriztu ditu asteko birfinantzaketa-enkanteen gaineko interes-tasak, % 2,15eraino, eta kreditu-erraztasuna, bankuei egun baterako ematen dien interesa, % 2,40raino.