Ekonomia -

EUSKO JAURLARITZA

Euskadiko Industria Plan berriak 15.900 milioi mobilizatu nahi ditu, kalitatezko enplegua sortzeko asmoz

Euskadiren historiako "apusturik handiena" dela azpimarratu du Imanol Pradales lehendakariak. Era berean, "bustitzeko", "erabaki ausartak" hartzeko eta industria defendatzetik erasora pasatzeko deia egin du.

Mikel Jauregi Industria sailburua, gaur, Industria Planaren aurkezpen ekitaldian. Argazkia: EFE
Mikel Jauregi Industria sailburua, gaur, Industria Planaren aurkezpen ekitaldian
Euskadiko Industria Plan berriak aurreikusten du legegintzaldi honetan 15.900 milioi mobilizatzea

0:27

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Industria Plan berriaren baitan, 3.900 milioi euro inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetan. Hori bakarrik ez, sektore pribatutik 12.000 milioi euro lortu nahi ditu. Hortaz, guztira 15.900 milioi euro mobilizatzea aurreikusten du.

Gauzak horrela, euskal industria bultzatzeko baliabide publiko-pribatuak % 50 haziko dira, baina laguntza programak erdira murriztuko dira. Programa gutxiago izango dira, baina horietako bakoitzera diru gehiago bideratuko da. Eusko Jaurlaritzak 2030 urtera arte prestatu duen Industria Plana aurkeztu du, gaur goizean, Mungian, eta bertan izan dira, besteak beste, Imanol Pradales lehendakaria eta Mikel Jauregi Industria Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburua.

Jauregiren arabera, Industria Planaren helburu nagusia etorkizuneko belaunaldientzat kalitatezko lanpostuak sortzeko oinarriak ezartzea da: enplegu egonkorra eta ondo ordaindua.

Euskadiko Industria Plan berriak aurreikusten du legegintzaldi honetan 15.900 milioi mobilizatzea
Euskadiko Industria Plan berriak aurreikusten du legegintzaldi honetan 15.900 milioi mobilizatzea
Euskadiko Industria Plan berriak aurreikusten du legegintzaldi honetan 15.900 milioi mobilizatzea

0:27

Imanol Pradales lehendakariak Euskadik inoiz egin duen "apusturik handiena" dela azpimarratu du, eta "bustitzeko", "erabaki ausartak" hartzeko eta industria defendatzetik erasora pasatzeko deia egin du. 

Industria Planak hiru ardatz nagusi ditu: industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago sortuko duena. Halaber, deskarbonizazioari dagokionez, inbertsioak egiteko denbora % 30 murriztu nahi du Eusko Jaurlaritzak.

Halaber, 20 proiektu eraldatzaile garatzea aurreikusten du Industria Planak. Horien lidergoa, neurri berean, publikoaren eta pribatuaren artean banatuko da. 

Sektore estrategikoak eta proiektu eraldatzaileak

Industria Plan berriak gaur egun suspertzaile diren sektore estrategikoen aldeko apustua egiten du, hala nola automobilgintzan, mugikortasun jasangarrian, ekoizpen aurreratuan eta metalurgian. Horrez gain, etorkizuneko sektore potentzialetan inbertitzea lehenetsi nahi du.   

Eusko Jaurlaritzaren 15 lehentasunen artean daude, besteak beste, enpresak bertan errotzea, atzerriko inbertsioak erakartzea, talentu berria garatzea, emakumeak industriara erakartzea eta, deskarbonizazioa, enpresa txiki eta ertainen tamaina handitzea eta adimen artifiziala bultzatzea. 

Euskadiko Industria Plan berria Eusko Jaurlaritzak garatu du erakunde publikoen, Europako Batzordearen eta industria klusterren, enpresa elkarteen eta enpresa erreferenteen laguntzarekin. Hemendik aurrera, gizarte, enpresa eta ekonomia alorreko eragileen ekarpenak jasoko dira. Gobernu kontseiluak Industria Plana uda ostean onartu nahi du, eta ondoren Eusko Legebiltzarrera eraman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EAE gaur Lana azken orduko albisteak Ekonomia 2025 Albisteak Gaur Albisteak Euskal enpresak azken ordukoa Industria