Krisi Ekonomikoa -
LANE-ren txostena
Soldatak % 0,5 baino ez dira igo 2000. urtetik herrialde garatuetan
Latinoamerikan % 15 igo dira, eta, Asian, bikoiztu egin dira.
Erredakzioa
Soldatak handitu egin ziren iaz herrialde azaleratu berrietan, baina jaitsi egin ziren herrialde garatuetan, Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) jakinarazi duenez.
Dena dela, Txinak eragin handia du kalkulu horietan, biztanle ugari dituelako.
Guy Ryder LANEko zuzendari nagusiak azaldu duenez, soldatak % 5 hazi dira 2000. urtetik herrialde garatuetan; % 15 Latinoamerikan eta Karibean eta bikoiztu egin dira Asian.
Txina kontuan hartu gabe, soldatak % 0,2 igo ziren iaz mundu osoan.
Herrialde garatuetan, soldatak % 0,5 jaitsi ziren iaz; eta, 2008an, % 0,3. Aitzitik, igo egin ziren 2010 (% 0,6), 2009 (0,8), 2007 (% 1,1) eta 2006 (% 0,9) urteetan.