Frantzisko aita santua -

Aita santuaren agurra

Arrantzalearen eraztuna eman du jada Benedikto XVI.ak

Konklabearen data kardinal hautesle guztiak Vatikanora iritsitakoan hautatuko dute.

Benedikto XVI.aren agurra.
Benedikto XVI.aren agurra.
Benedikto XVI.aren agurra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benedikto XVI.ak. jada arrantzalearen eraztuna eman dio kardinal kamarlengoari eta azken honek baliogabetu egingo du, Federico Lombardi bozeramaileak berretsi dutenez. Bestalde, konklabea egingo duten Kapera sixtinoa egokitzeko lanak oraink hasi ez direla azaldu du.

Arrantzalearen eraztuna eta Benedikto XVI.ak erabiltzen zuen zigilu-eraztuna Estatu idazkaritzari eman dizkiote jada. Biak, gurutze formako hainbat marrekin baliogabetuko dituzte.

Kapera sixtinoa egokitzeko lanak, ordea, oraindik hasteke daudela berretsi du Lombardik.

Bi egun falta dira kardinalen kongregazioa hasteko eta poliki-poliki azken horiek Erromara iristen ari dira. Kardinalen Kolegioan 207 kide dira denera, eta dagoeneko 141 bertan daude.

117 boto-emaileetatik bik iragarri dute ez dutela konklabean parte hartuko. Julius Riyadi Darmaatmadja Indonesiako kardinala batetik, gaixotasunagatik, eta Keith O'Brien britainiarra bestetik. Azken honek St Andrews eta Edimburgoko artzapezpiku izateari utzi egingo ziola iragarri zuen, Erresuma Batuko lau apaizek "jarrera bidegabea" egotzi ostean.

Kardinalek ez dute bilera ofizialik asteburuan, eta elkarrizketa pribatuak egiteko aprobetxatuko dute.

Angelo Sodan kardinal deanak esan du jada ez dutela konklaberako datarik jarriko kardinal hautesle guztiak iritsi arte.

Vatikanoko araudiaren arabera, Benedikto XVI.ak bere zereginak uzten dituen egunetik, kardinalek 20 egun dituzte gehienez aita santu berria aukeratzen hasteko.

Kardinal asko Benedikto XVI.aren agurrerako Erromara joan zirenez, motu propio bat publikatu zuen aita santuak kardinalei konklabea aurreratzeko baimena emateko.

Ez dute baztertzen konklabea martxoaren 11an egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea