Frantzisko aita santua -

Urbi et Orbi

Aita santuak gerrak eta biktimak izan ditu gogoan Gabonetako mezuan

90.000 pertsonatik gora joan dira Vatikanora, Urbi et Orbi bedeinkapena hartzera.

Aita Santuak lehenengo 'Urbi et Orbi' bedeinkazioa eman dio munduari

1:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco aita santuak bakea eskatu du Siriarentzat eta bertara giza laguntza eraman ahal izatea nahi duela gaineratu du bere lehendabiziko Eguberriko mezuan. Bake nahia “mundu osoari” zabaldu dio aita santuak.

90.000 pertsonatik gora joan dira Vatikanora, Urbi et Orbi bedeinkapena hartzera.

Bakea izan da Franciscok errepikatutako hitz nagusia, eta munduko gerrak eta biktimak izan ditu gogoan: Siriakoa, Afrika Erdikoa eta pertsonen trafikoa aipatu ditu, besteak beste. Sinestunei eta ez sinestunei, bakea “irrikatzera” deitu die, eta bakegintzan bat egitera.

“Bakea ez da elkarren aurkako botereen oreka. Bakea, eguneroko konpromisoa da, lan fina eta pazientziaz egiten dena”, esan du Eguberriko Mezuan.

Siriako gatazkari buruz, bizitza gehiegi suntsitu direla esan du, “gorrotoa ereinez”. Aldeei indarkeria uzteko eskatu die eta herritarentzat giza laguntza emateko eskatu du aita santuak.

Etorkinak ere gogoan izan ditu, eta Landedusako tragedia modukoak berriro ez errepikatzeko eskatu du. Filipinetako herria, tifoiak hondatuta, gogora ekarri du Franciscok. Munduak Jainkoaren “lanztanen” beharra duela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea