Frantzisko aita santua -

Zeremonia

Aita santua: 'Egungo morrontzak gizateriaren aurkako krimenak dira'

Besteak beste, prostituzioa, pertsonen trafikoa edota organoen salmenta aipatu ditu, hainbat erlijio ezberdinetako ordezkariekin egindako zeremonian.

Aita Santua
Aita Santua
Aita Santua

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Morrontza modu berriak” gizateriaren aurkako krimentzat jo ditu gaur Frantzisko aita santuak. Besteak beste, prostituzioa, pertsonen trafikoa eta organoen salmenta aipatu ditu, hainbat erlijio ezberdinetako ordezkariekin egindako zeremonian.

Krimen horiek 2020. urterako desagerrarazi nahi ditu Frantzisko aita santuak mundutik.

“Morrontza modu berriak, har ditzakeen forma guztietan, gizateriaren aurkako krimenak direla adierazi nahi dugu gure kredo bakoitzean”, esan du aita santuak, eta, besteak beste, “prostituzioa, behartutako lanak, mutilazioak, organoen salmenta eta umeak lan egitera behartzea” aipatu ditu horien artean.

Erlijio ezberdinetako ordezkariak izan dira harekin: Mata Amritanandamayi hindua, Abraham Skorka Argentinako errabinoa, David Rosen errabinoa, Emmanuel ortodoxo frantziarra, Mohammad Taqi al-Modarresi ayatollah irakiarra eta Justin Welby Canterburyko artzapezpikua. Budismoaren ordezkari batzuek ere parte hartu dute ekitaldi horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Aita santua Frantziskoren biografia Albisteak Gaur Eguneko albisteak Gotzain Biltzarraren albisteak gaur