Frantzisko aita santua -

Ika-mika Vatikanoan

Dokumentuen lapurreta gorabehera, erreformei eutsiko die aita santuak

"Lehenik eta behin, esan nahi dut dokumentu horiek lapurtzea delitua dela. Okerra da. Ekintza deitoragarria da, eta ez du ezer onik ekartzen", salatu du Frantzisko I.ak.

Dokumentuen lapurretak "ez du ezer onik ekartzen", aita santuaren esanetan. Argazkia: EFE
Dokumentuen lapurretak "ez du ezer onik ekartzen", aita santuaren esanetan. Argazkia: EFE
Dokumentuen lapurretak "ez du ezer onik ekartzen", aita santuaren esanetan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vatikanoan izandako dokumentuen lapurreta "ekintza deitoragarri"tzat jo du aita santuak. Hala ere, erreformei eutsiko diela iragarri du igandeko angeluseko mezaren ostean.

"Lehenik eta behin esan nahi dut dokumentu horiek lapurtzea delitua dela. Okerra da. Ekintza deitoragarria da, eta ez du ezer onik ekartzen", salatu du Frantzisko I.ak.

Vatikanoan lapurtutako dokumentu ekonomikoak argitaratu dituzte aste honetan bi liburutan. Horrekin lotuta, Lucio Angel Vallejo Balda apaiz espainiarra eta Francesca Chaouqui apaiz italiarra atxilotu dituzte joan den asteburuan.

Angeluseko otoitzaren ostean, fededunei zuzendu zaie eta esan die: "badakit zuetako asko aztoratuta sentitu zaretela azken egunotan entzun dituzuen berriengatik".

Aita santuak azaldu duenez, Vatikanoko finantzei buruko "txoste hori egitea nik neuk eskatu nuen, beraz, bai nik baita nire kolaboratzaileek ere ondo ezagutzen genituen". "Emankorra izan dadin, beharrezkoak diren neurriak hartzen ari gara", gaineratu du.

"Dena dela, esan beharra dago gertakari triste horrek ez nauela errefoma-lanetik desbideratuko", azpimarratu du Jorge Bergogliok. "Otoitzarekin eta bataiatutakoen eguneroko santutasunarekin berritzen da Eliza", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Aita santua Biografia Jorge Mario Bergoglio Gaurko azken ordukoa Eliza Katolikoa albisteak