Gaur hasi da 2019ko uztailaren 19an Lazkaon atxilotu zuten ustezko serie-bortxatzailearen aurkako epaiketa Donostian. Urte hartako uztailaren 13an Beasaingo emakume batek jasandako sexu erasoaren ostean hasi zen ikerketa, eta kasu hori izango da, hain zuzen ere, epaituko duten lehena.