Polemika handia piztu dute Julian Erasok emakumeen lasterketen inguruan esandako hitzek. Izan ere, Itzulia Woman lasterketa antolatzera "moda" kontuengatik "behartuta" egon direla adierazi du elkarrizketa batean. Itzuliko antolatzaileak eta hainbat politikari eta kirolari haserre agertu ziren.