Iñigo Cabacas -
Cabacas auzia
Ertzaintza heldu aurretik istilurik ez zela egon esan du lekuko batek
Ana Torres epaileak deklarazioa hartu zion atzo Iñigo Cabacas gazteak pilotakada jaso zuen unean aldamenean zuen lekuko berri bati.
Erredakzioa
Ana Torres epaileak deklarazioa hartu zion atzo Iñigo Cabacas gazteak pilotakada jaso zuen unean aldamenean zuen lekuko berri bati.
Gara egunkariak gaur argitaratu duenez, lekuko berri horrek gezurtatu egin du Ertzaintzaren bertsio ofiziala eta Ertzaintza iritsi aurretik ez zela istilu handirik edo objektu jaurtiketarik izan deklaratu du.
Bi pertsonen arteko liskarra egon zela adierazi du lekuko berriak, baina besterik ez.
Jone Goirizelaia familiaren abokatuak esan du testigantza garrantzitsua eman duela pertsona horrek, gertatutakoa argitzeko bidean.
Bestalde, Cabacas auzian inputatuta dauden lau ertzainek hil honen 30ean eta 31an deklaratuko dute.