Etxegabetzeak -

Elkarretaratzea

Etxegabetzeen aurkako protestak egin dituzte Barakaldon, bereizita

Barakaldoko Udalak eta gizarte eragile batzuek bakoitzak bere aldetik egin dute protesta.

Kaleratzeen aurkako elkarretaratzea Barakaldon. Argazkia: EFE
Kaleratzeen aurkako elkarretaratzea Barakaldon.
Barakaldoko udalak desjabetzeen aurkako elkarretaratzea egin du

0:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko Herriko plazan etxegabetzeen aurkako protesta egin dute hainbat taldek, baina bereizita. Berri-Otxoak taldeak auzi honetan erakundeak erakusten ari diren "hipokresia"kritikatu du bertan.

Ordu berean deitu dute bilkura talde guztiek eta 200 lagun inguru bildu dira. Batetik, Udalean ordezkaritza duten talde guztiak eta Kaleratzeak Stop taldea egon dira; bestetik, Berri Otxoak taldea eta Hipotekadunen Plataforma, bakoitza bere pankartarekin.

Alberto Burutxaga Bizkaiko Kaleratzeak Stop taldeko kideak manifestu bat irakurri du Udalak utzitako mikrofono batekin, eta udalbatzak auzi honen inguruan harturiko neurriak azaldu ditu.

"Arrazoi objektiboengatik" ordainketak eten dituzten familien aurkako etxegabetzeak berehala bertan behera uzteko banketxeei eskaria egiteko konpromisoa hartu dute. Halaber, alokairu soziala sustatuko dute.

Udalaren manifestuaren ostean, Andoni Panguak, Berri-Otxoak taldeko kideak, mikrofonoa hartu eta "erakundeen hipokresia" kritikatu du, baina soinu teknikariak audioa moztu du, eta horrek bertan zeudenen txistuak eragin ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea