Etxegabetzeak -
'Escrache'ak
'Kaleratzeen aurkako elkarteak HB bezala jarduten dira Euskaditik at'
Danborenearen ustez, Euskadikoen jarduteko modua "normalagoa" da; "kaleratzeen egunerokoa ezagutzen dugu Rajoyren Gobernua izan delako horren gainean neurririk hartu duen bakarra", esan du.
Erredakzioa
Anton Danborenea PPren legebiltzarkidearen esanetan, Euskadin jarduten diren etxegabetzeen kontrako plataformak "normalagoak" dira, baina Espainiakoek "Herri Batasunak PPren eta PSOEren zinegotzi batzuen etxebizitzetan egiten zuenaren" antza hartu diote.
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, PPren ordezkariak ostiralean alderdiaren kontra egoitzaren aurrean egin zuten 'escrache'a, Euskadin egiten den lehenengo 'escrache'a, aipatu du; esan duenez, "inork ez zigun deitu, protesta baino lehen, ez bitartean, ezta horren ostean ere, azalpenen bat edo elkarrizketa bat egitea eskatzeko".
"Ez dakit zer iritzi izango duten alderdi honetako agintrarien lan egiteko moduaz, baina argi dago norbaitekin hitz egin nahi baduzu, logikoena deitzea dela, pertsona horrekin hitzordua lotzeko", gaineratu du.
Halaber, zehaztu duenez, agiri bat baino ez zieten helarazi, "izenik ez izenbururik gabe", foro batean parte hartu dezaten, etxegabetzeen egunerokoa ezagutzeko; eta "guk ondo baino hobeto ezagutzen dugu kaleratzeen egunerokoa, izan ere, Mariano Rajoyren Gobernua izan da gai horren inguruan neurriren bat hartu duen bakarra".