Etxegabetzeak -
Desjabetzeak
Andaluziako dekretuaren 'legezkotasuna' aztertuko du Gobernuak
Lege-dekretuaren "eragin hipotetikoa" aztertuko dutela adierazi du Justizia ministroak, eta "erantzuna Espainiako herritar guztientzako" izan behar dela erantsi du.
Erredakzioa
Andaluziako Gobernuak onartutako dekretuaren "legezkotasuna" aztertuko du Espainiako Gobernuak. Etxegabetze prozesuan diren etxebizitzak aldi baterako desjabetzeko aukera ematen du arauak. Jose Antonio Griñan Andaluziako presidenteak dekretuaren konstituzionaltasuna defendatu du gaur.
Lege-dekretuaren "eragin hipotetikoa" aztertuko dutela adierazi du Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak, eta "erantzuna Espainiako herritar guztientzako" izan behar dela erantsi du.
"Lurraldeka ebatzi behar den arazo bat denik ez dugu uste, nahiz eta erkidego batzuek konponbidea eman nahi", esan du Ruiz-Gallardonek Kongresuko korridoreetan.
Andaluziako Gobernu Kontseiluak atzo onartutako lege-dekretuak hautsak harrotu ditu sektore ekonomikoetan eta politikoetan.