Etxegabetzeak -

Madril

Kongresuko presidentearen etxean 'escrache'a egin nahi izan dute

Poliziak ez die manifetariei Posadaren etxera hurbiltzen utzi. Indarkeria demokraziaren aurkako praktika dela errepikatu du Kongresuko presidenteak.

Jesus Posada Diputatuen Kongresuko presidentea. EFE
Jesus Posada Diputatuen Kongresuko presidentea. EFE
Jesus Posada Diputatuen Kongresuko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

150 pertsonek Jesus Posada Diputatuen Kongresuko presidentearen etxean escrache-a egin nahi izan dute arratsaldean. Poliziak ez die manifetariei Posadaren etxera hurbiltzen utzi.

Hipoteketako Kaltedunen Plataformak (PAH) manifestaldia deitu du 18:00etan, Serrano eta Goya kaleen elkargunean.

Zonan Polizia Nazionaleko zortzi furgoi aurkitu dituzte manifestariek. Udaltzaingoak ere elkarretaratzea estu hartu du.

Protesta 18:15ean abiatu da Goya kaletik, Salamanca auzoan, etxebizitza ordainetan ematearen eta alokairu sozialaren alde. Protestaren helburua nor zen ez dute argitu escrache-ko antolatzaileek.

Segurtasun neurri handiak

Hala ere, Lagasca kalean manifestariek Poliziarekin tupust egin dute. Manifestariak atzera egiten saiatu dira beste toki batetik protestarekin jarraitzeko, baina Poliziaren beste hesi bat topatu dute.

Horrela, 150 ekintzaileak zonan harrapatuta geratu dira. Hipoteketako Kaltedunen Plataformako bozeramaile batek helburua Kongresuko presidentearen etxea zela jakinarazi du.

Escrache saiakeraren ostean, politikariek, kazetariek edo epaileek zuzendutako indarkeria demokraziaren aurkako praktika dela errepikatu du Jesus Posada Kongresuko presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea