Etxegabetzeak -

Bartzelona

Etxegabetu behar zuten gizon bat hilda aurkitu dute bere etxean

Kaleratzea gauzatu behar zuen segizio judizialak aurkitu du, urkatuta, etxebizitza barruan. Alokairua ez ordaintzeagatik kaleratu behar zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hilda aurkitu dute Bartzelonan, bere etxebizitzan, etxegabetu behar zutenean, Esquadra Mossoek Efe agentziari jakitera eman diotenez.

Iturri horien arabera, Eixample auzoko etxebizitzatik kaleratu behar zutenean aurkitu dute haren gorpua, urkatuta. Hipotekadunen Plataformako bozeramaile batek argitu duenez, segizio judizialak aurkitu du, kaleratzea gauzatu behar zuenean.

Iturri horien arabera, 40 urteko gizonezkoa zen, eta alokairua ez ordaintzeagatik kaleratu behar zuten. Hilabete batzuk omen zeramatzan alokairu ordaindu gabe.

Gizona Cataluña TV3 telebista kateko langilea zen, haren lankideek Efe agentziari baieztatu diotenez.

Ada Colau Hipotekadunen Plataformako bozeramailearen hitzetan, baliteke kaleratzea ez izatea norbait bere buruaz beste egiteko arrazoi bakarra, baina ''harreman zuzena'' du.

Hala, ohiko etxebizitzetako kaleratze guztiak bertan behera uztea eskatu dute plataformatik.

Elkarretaratzea

Halaber, elkarretaratzea deitu dute biharko, hilak 7, Bartzelonako Catalunya plazan, oinarrian arrazoi ekonomikoak dituzten kaleratzeak bukatzea eta Gobernuak legegintzako herri-ekimena kontuan izan dezan eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Bartzelona albisteak Kaleratzeak gaur Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Etxebizitza gaur