Etxegabetzeak -

Etxegabetzeak

40.000 familiak galdu zuten etxea 2012an, hipoteka ez ordaintzeagatik

% 83 ohiko etxebizitzak ziren, Espainiako Bankuak finantza erakundeei egindako inkesta baten arabera.

Etxegabetzeen kontrako manifestazioa, Bilbon. Argazkia: EiTB
Etxegabetzeen kontrako manifestazioa, Bilbon. Argazkia: EiTB
Etxegabetzeen kontrako manifestazioa, Bilbon. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ia 40.000 familiak galdu zuten etxea Espainian 2012an hipoteka ez ordaintzeagatik, Espainiako Bankuak ostiral honetan kaleratutako txosten batek jasotzen duenez.

Guztira 39.167 etxebizitza eman ziren Espainian 2012an, hipoteka-bermea betearazteko prozeduren ondorioz, Espainiako Bankuak banku erakundeei egindako inkesta baten emaitzen arabera. Ohiko etxebizitzak ziren horien % 83 (32.490).

Halaber, 20.972 familiak etxea borondatez eman zuten, eta horien artean % 75ek (15.826) etxebizitza ordainetan eman zuten.

Etxegabetu zituzten 18.195 familiak, berriz, epaitegietara jo behar izan zuten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Kaleratzeak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Etxebizitza gaur