Etxegabetzeak -
Omenaldia
Amaia Egaña gogoratu dute Barakaldon, bere heriotzaren urteurrenean
Orain urtebete bere buruaz beste egin zuen, etxegabetu behar zutenean. Ehun bat lagunek Amaia Egaña gogoratu dute, elkarretaratze batean.
Erredakzioa
Ehun bat lagunek Amaia Egaña gogoratu dute ostiral honetan Barakaldon, bertan egin duten elkarretaratzean. Orain urtebete, bere buruaz beste egin zuen Amaiak, etxegabetu behar zutenean.
Hainbat gizarte eragilek, bizilagun elkartek eta sindikatuk deitu dute elkarretaratzea, ''Langabeziari ez, etxegabetxeei ez; babes sozialaren alde'' lelopean, eta ordubeteko elkarretaratzea egin dute Barakaldoko Justizia Jauregiaren aurrean.
Amaia Egaña gogoratzea gain, Euskadin ''egunero etxegabetzen ari diren lagun guztiak'' aintzat hartu nahi izan ditu ekitaldiak.
Bertan izan dira, besteak beste, hipotekak kaltetutako plataformako kideak, ELA, LAB eta ESK sindikatuetako ordezkariak, Berri-Otxoak eta Argitan elkarteko kideak, eta Barakaldoko Bilduko hainbat zinegotzi.
David Gonzalez Berri-Otxoak elkarteko kideak salatu duenez, ''aspaldi jarri ziren martxan Euskadin alokairua ordaintzeko edo hilabete bukaerara iristeko arazoak dituzten pertsonei zuzendutako laguntzak; laguntza horiek, baina, hala ere, sistematikoki murrizten ari azkenaldian''.
"Laguntza horietan eta aurrekontu sozialetan murrizketarik ez egitea eskatzen dugu, herritarrek beren etxebizitzetan duintasunez bizitzen jarraitu ahal izan dezaten''.
"Amaia kasu bat da, baina herritarrak beren etxeetatik kaleratzen dituzten kasuak egunerokoak dira'', gaineratu du.
Halaber, Egañak buruaz beste egin eta urtebetera etxegabetze datuak ''antzekoak'' direla azpimarratu du.
"Erreformak eta lege-aldaketak egin zituzten, baina denak bere horretan jarraitzen du'', gaineratu du.