Etxegabetzeak -

Hipotekak Kaltetutakoak

Ohiko etxebizitza enbargatu ezineko ondare izendatzea eskatu dute

Hipotekak Kaltetutako Sendia plataformak manifestazioa egin du Bilbon, eta neurri protekzionistak eskatu ditu.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hipotekak Kaltetutako Sendia plataformak ohiko etxebizitza enbargatu ezineko ondare izendatzea aldarrikatu du, dagoeneko Europako hainbat herrialdetan gertatzen den bezala. Gainera, etxebizitza galtzeko arriskua dutenen kontrako prozedura guztiak bertan behera gelditzea eskatu du.

Sendia plataformak manifestazioa egin du arratsalde honetan Bilbon. Manifestazioa Bilboko Jesusen Bihotza plazatik atera da "Pertsonen erreskatearen eta etxebizitzarako benetako eskubidearen alde" goiburupean, eta, Bilboko kaleak zeharkatu ondoren, udaletxe parean amaitu da.

Manifestazioa hasi aurretik, politikariak jomugan izan ditu Rosa de la Fuente Sendia plataformako bozeramaileak. Horren esanetan, maiatzaren 24ko hauteskundeetako hautagaiek "aho txikiarekin" hitz egiten dute etxegabetzeez, baina beren programetan ez dute gehitu finantza erakundeen kontrako inolako neurririk.

"Alderdiei ez zaie burutik pasa guri harrera egitea, deitzea edota etxebizitza alorrean dituzten proposamenak gurekin partekatzea", kritikatu du.

Bestalde, De la Fuentek ukatu egin du zenbait ordezkari politikok esan bezala kaleratzeak gutxitzen ari direnik; izan ere, ohartarazi du hazten ari dela etxegabetzeen kopurua eta baita beren buruaz beste egiten dutenena ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Azken ordukoa Bizkaia Kaleratzeak gaur Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Etxebizitza gaur