Gizartea -
Madrilen
Emakume baten hilotza zatikatuta aurkitu dute edukiontzi batean
Edukiontzi bat garbitzen ari zirela, emakumezkoaren hondakinak izara baten barnean aurkitu dituzte Madrilgo zabor-zerbitzuko langileek.
Erredakzioa
Madrilgo zabor-zerbitzuko langileek emakumezko baten gorputzaren behekaldeko hondakinak aurkitu dituzte edukiontzi batean, Poliziako Goi-Burutzak jakitera eman duenez. Emakumearen hilotza arras ustelduta dago.
Aurkikuntza larunbat honetan, 11:00etan, Madrilgo Ana de Austria kalean jazo da, Sanchinarro auzoan. Edukiontzi bat garbitzen ari zirela, emakumezkoaren hondakinak izara baten barnean aurkitu dituzte Madrilgo zabor-zerbitzuko langileek. Maindireak odol lehorraren arrastoak ditu, eta hilotza poltsa baten barnean zegoen.
Behin Polizia deituta, Homizidioen VI. Taldea bertaratu da, eta hainbat ordu eman dituzte gainontzeko edukiontzietan beste arrastoren bila. Zaborra bertatik jada eraman zutela ikusita, Valdemingomezeko zabortegian ari dira orain bilatzen.