Gizartea -
Inbestidura saioa
Emakume bat zauritu da, Legebiltzarraren atarian egin duten protestan
EAEko sei enpresatan egiten ari diren lan-erregulazioko planen aurkako protesta egin dute bertan mila langilek.
Erredakzioa
Emakume bat zauritu da gaur Legebiltzarraren atarian, EAE Euskal Autonomia Erkidegoko sei enpresatan egiten ari diren lan-erregulazioko planen aurkako protestan.
11:30 aldera mila langilek Euskal Autonomia Erkidegoko sei enpresatan egiten ari diren lan-erregulazioko planen aurkako elkarretaratzean gertatu da, barruan, Legebiltzarrean, lehendakari berriaren inbestidura saioa egiten ari ziren bitartean.
Petardoak botatzen aritu dira protesten egileak, eta emakume batek min hartu du belarri baten ondoan petardo bat lehertuta. Anbulantzia bat bertaratu da hura artatzera.
Hasieran, Legebiltzarra inguratzen ari ziren ertzainek emakumeari tinpanoa hautsi zaiola pentsatu dute, baina aurpegian erredura bat besterik ez zuela ikusi dute.