Gizartea -

EUSKADI

Herrizaingo Sailak Urtezahar eguneko jaiak kontrolatuko ditu

Madrid Arenako ezbeharrak horrelako festen segurtasuna zorrotzago zaintzea ekarri du.

Segurtasun arauak zorrotz aztertuko dira.
Segurtasun arauak zorrotz aztertuko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrizaingo Sailak zorrotz kontrolatuko du Euskadin Urtezahar eguneko jaiak hartuko dituzten pabiloien segurtasuna. Agenteek suteen kontrako babesa, larrialdietako irteeren egoera eta, batez ere, baimendutako gehienezko edukiera errespetatzea kontrolatuko dute.

Guztira, Urtezahar eguneko festak 12 pabilioitan egiteko baimena eman dute.

Baimen bereziak behar dira horrelako jaiak kirol-instalazioetan ospatzeko; nork bere burua babesteko plana izan behar dute Kode Teknikoan. Bestalde, larrialdietako irteeren eta aforoaren gaineko informazioa erakutsi behar dute memoria batean.

Zigor larrietan, 1.200 eta 30.000 euro arteko isuna jartzen dute. Zigor oso larrietan, aldiz, lokalaren itxi eta 150.000 eurora arteko isuna jartzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea