Gizartea -

Intermon Oxfamen txostena

10 urte barru espainiarren % 40 txiroa izango da, Intermonen arabera

Espainiak 25 urte beharko ditu gizarte ongizatea berreskuratzeko, Intermon Oxfam erakundeak kaleratutako txosten batean jasotzen denez.

10 urte barru espainiarren % 40 txiroa izango dela aurreikusi dute
10 urte barru espainiarren % 40 txiroa izango dela aurreikusi dute
10 urte barru espainiarren % 40 txiroa izango dela aurreikusi dute

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egun indarrean dauden zorroztasun neurriak eta murrizketa sozialak mantentzen baldin badituzte, 10 urte barru Espainiako herritarren % 40 txiroa izango dela ohartarazi du Intermon Oxfam erakundeak.

''Krisia, desberdintasuna eta pobrezia'' izeneko txostena kaleratu dute, eta, bertan bildu dituzten datuen arabera, Espainiak 25 urte beharko ditu gizarte ongizatea berreskuratzeko.

Latinoamerikak eta Asia ekialdeak berriki jasan dituzten krisiak aztertu dituzte, eta herrialde horietan 15 eta 25 urte artean behar izan dituzte pobrezia maila krisi aurretiko egoeretara jaisteko.

Halaber, lurralde horietan ezarritako murrizketa neurriek pobrezia eta desberdintasun handiagoa eragin zituztela azpimarratu dute.

''Espainiako egungo politikak aldatzen ez badira, bi edo hiru hamarkada beharko ditugu 2008 aurretik geneukan egoera berreskuratzeko'', azaldu du Jose Maria Vera Intermon Oxfam erakundeko zuzendariak.

Datozen 10 urteotan pobreziak eta gizarte bazterketak nabarmen gora egingo dutela aurreikusi dute, eta, hala, erakundearen aurreikuspenen arabera, 18 milioi txiro egon litezke Espainian 10 urte barru (herritarren % 38). Egun batez beste hori % 27koa da (12.700.000 lagun, alegia).

Lau urtez krisian murgilduta egon ondoren, Espainia da Europar Batasuneko herrialdeen artean herritarren bizimoduen arteko desberdinatasunik handiena duena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea