Gizartea -
ERASOAK
10 hildako eta gutxienez 50 zauritu dira Irakeko hainbat atentatutan
Herrialdeko zenbait puntutan eztanda egin duten hainbat lehergailuk hildakoak, zaurituak eta kalte materialak eragin dituzte.
Erredakzioa
Gutxienez 10 pertsona hil dira Iraken izandako atentatu kate batean. Horrez gain, 50 zauritu baino gehiago eta kalte material garrantzitsuak eragin dituzte.
Tahraua herriko erasoa bortitzena izan da. Bertan, bonba-auto baten eztandak zazpi pertsona hil (bi emakume eta bi ume horien artean) eta 14 pertsona zauritu ditu. Horrez gain, herriaren inguruetan, beste bi lehergailuk kalte material garrantzitsuak sortu dituzte.
Horrekin batera, Trikiteko (Bagdadetik 170 km-tara) kontrol-postu bati eginiko eraso batek polizia bat hil eta beste bi polizia zauritu ditu. Erasotzaileak ihesari eman diote eta polizia jarraitzen zituztela, bonba-auto batek eztanda egin du zaurituak sortuz.
Bagdadetik 65 km-tara, lehergailu baten eztandak hildako bat eta hainbat zauritu eragin ditu. Al Tuz herrialdean, bi bonbek hildako bat eta 20 zauritu eragin ditu.
Eraso hauei Mahisa, Al Azim eta Madaem herrietan egindako erasoak gehitu behar zaizkie.
Gutxienez 10 pertsona hil dira Iraken izandako atentatu kate batean. Horrez gain, 50 zauritu baino gehiago eta kalte material garrantzitsuak eragin dituzte.Tahraua herriko erasoa bortitzena izan da. Bertan, bonba-auto baten eztandak zazpi pertsona hil (bi emakume eta bi ume horien artean) eta 14 pertsona zauritu ditu. Horrez gain, herriaren inguruetan, beste bi lehergailuk kalte material garrantzitsuak sortu dituzte.Horrekin batera, Trikiteko (Bagdadetik 170 km-tara) kontrol-postu bati eginiko eraso batek polizia bat hil eta beste bi polizia zauritu ditu. Erasotzaileak ihesari eman diote eta polizia jarraitzen zituztela, bonba-auto batek eztanda egin du zaurituak sortuz.Bagdadetik 65 km-tara, lehergailu baten eztandak hildako bat eta hainbat zauritu eragin ditu. Al Tuz herrialdean, bi bonbek hildako bat eta 20 zauritu eragin ditu.Eraso hauei Mahisa, Al Azim eta Madaem herrietan egindako erasoak gehitu behar zaizkie.