Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Antizikloia izango dugu Gabonetan, baita aurreko egunetan ere

Aemeten arabera "neguko eguraldi ona" izango dugu Gabon-gauan eta Eguberri egunean baita aurreko egunetan ere.

Eguraldi ona izango dugu Gabonetan.
Eguraldi ona izango dugu Gabonetan.
Eguraldi ona izango dugu Gabonetan.

Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabon-gauan, Eguberri egunean eta aurreko egunetan ere, antizikloi bat nagusituko da Iberiar Penintsulan. Hilaren 24a bitartean egunsenti hotzak izango ditugu, lanbroa ere izango da barnealdean eta Arabako Errioxan iraunkorra izan daiteke gainera. Kostaldean ordea, gau partean izango da lanbroa eta egunean zehar giro eguzkitsua izango dugu, Aemeten iragarpenen arabera.

Gutxieneko tenperaturak zeroz azpitik 3 gradu eta 2 graduren artekoak izango dira barnealdean eta 2 eta 5 gradu artekoak kostaldean. Bestalde, maximoak 8-10 gradu artekoak izango dira eta kostaldean 10-13 gradukoak.

Halaber, Eguberri egunerako aldaketa espero da. Antizikloia Pirinioetara joango da eta hegoaldetik hasiera batean fronte epel bat etorriko den arren, hotza izango dugu ondoren. Fronte honek Kantauri isurialdeari soilik eragingo dio eta euria espero da egunaren amaierarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea