Gizartea -

Gobernu aldaketa

Bitartekaritza zerbitzua abiatzeko eskatu du Kaleratzeak Stop taldeak

Gobernu berria sartu denetik bertan behera gelditu dela salatu eta, eraginkorragoa izan dadin, aldaketak egiteko eskatu du.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Kaleratzeak Stop elkarteak bitartekaritza zerbitzua berriro martxan jartzeko eskatu dio Iñigo Urkulluri. Patxi Lopezen Gobernuak jarri zuen abian, eta gobernu berria sartu denetik bertan behera gelditu dela salatu du. Halaber, eraginkorragoa izan dadin, zerbitzuan aldaketak egiteko eskatu diote lehendakariari.

Elkarteak ohar bidez jakinarazi duenez, bitartekaritza zerbitzuak ez ditu kasu berriak onartzen astelehenetik.

PSE-EEk jarri zuen martxan zerbitzua, baina Patxi Lopezen agintaldiaren garaian ez zen behar bezala aritu, Bizkaiko Kaleratzeak Stop elkartearen arabera. "Oso kasu gutxi konpondu zituzten", gaineratu dute.

Horregatik, bitartekaritza zerbitzua berriro martxan jartzeko eskatu dio elkarteak Eusko Jaurlaritza berriari, eta aldaketak egitea eta kaltedunekin elkartzea eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea