Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emazte ohiari eraso egin eta etxeko atean 'heriotza' hitza idatzi dio

Ustezko erasotzailea Polizaren aurrean ere biktima beldurtzen saiatu zen. Gizonezkoa asteazkenean atxilotu zuten, 21:00etan, Bilboko Sendeja kalean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaltzaingoak 44 urteko gizonezkoa atxilotu du, emazte ohiari eraso egitea eta etxeko atean "heriotza" hitza idazteagatik mehatxu egitea leporatuta.

Ustezko erasotzaileak burukada eman zion biktimari kokotsean eta beheko aginak lekutik mugitu zizkion. Ondorioz, Basurtuko Ospitalera eraman zuten, Udaltzaingoaren oharraren arabera.

Ospitaletik atera eta salaketa jarrita, 41 urteko emakumea etxera joan zen eta atean "heriotza" hitza idatzita zuela ikusi zuen. Agenteei deitu eta salatutakoa egia zela egiaztatu zuten udaltzainek.

Mezuak telefonoan

Biktimak poliziei esandakoaren arabera, arratsaldean mehatxu-mezuak jaso zituen sakelako telefonoan. Senarrarekin urtebete eman zuen ezkonduta eta harremana duela hiru hilabete utzi zuten.

Ustezko erasotzaileak Polizaren aurrean ere biktima beldurtzen saiatu zen. Gizonezkoa asteazkenean atxilotu zuten, 21:00etan, Bilboko Sendeja kalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea