Gizartea -
Zozketa
Bosgarren sariek diru dezente utzi dute Hego Euskal Herrian
Saritutako dezimo bakoitzak 6.000 euro jasoko ditu. 11.419, 22.343, 55.448, 49.257, 30.872, 31.826, 50.769, 24.616 zenbakiak izan dira zortedunak.
Eredakzioa
10:21ean atera da Gabonetako Loteriaren bosgarren lehen saria. 11.419 zenbakiak 60.000 euro emango ditu serieko; 6.000 euro dezimo bakoitzeko.
Donostian, 11. administrazioan, Gasteizen 22.ean, eta Urretxun, lehenengo administrazioan eman dute sariaren zati bat, Aranguren estankoan zehazki. Oiartzunera ere joan da sariaren zati bat.
Gasteizen, serie oso bat saldu da, 60.000 euro. Zabalgana auzoko merkataritzagune batean dagoen "Los dos patitos" administrazioak banatu du saria eta Miriam Sarasua bertako jabea oso pozik azaldu da. Zozketa honetarako jaso zuten azken zenbakietako bat izan dela esan du, eta batik bat dezimotan saldu dela gaineratu du.
Donostian, Bizkaia pasealekuko 11. administrazioak eta Elosegi alkatea etorbideko okindegi batek saldu dute zenbakia.
22.343: Lasarten, Altsasun eta Iruñean
11.05ean bigarren bosgarren saria atera da: 22.343. Lasartera, Altsasura eta Iruñera joan da, besteak beste.
Altsasuko lehenengo administrazioan eta Iruñeko 4.ean, 22.343 zenbakiko bi dezimo saldu dituzte.
Nafarroako hiriburuan, San Nikolas kaleko administrazioan saldu dute, eta Altsasun, San Juan kalean.
Lasarte-Orian, Zumaburu kaleko 9. administrazioan banatu da bosgarren sari hau.
55.448: Kantabrian eta Sevillan
Bi minutu geroago, 55.448 zenbakiari egokitu zaio 60.000 euroko saria. Santanderrera eta Sevillara joan da.
49.257, Irunen
Segidan, 49.257 zenbakia atera da. Jokatutako euro bakoitzarengatik, 600 euro jasoko dituzte saridunek. Besteak beste, Irunen saldu dute zenbakia, Hondarribia kaleko 2. administrazioan saldu dira saritutako dezimoak.
Denera, 49.257 zenbakiak 2 milioi euro utzi ditu Irunen.
Administrazioko jabeak azaldu duenez, 45 serie jaso zituzten eta horietatik 34 saldu dituzte. Azken hauetatik 29 Calzados Herrerok erosi zituen eta hirian dituen bi dendatan partizipaziotan saldu dituzte.
Beste bost serieak dezimoka saldu dituzte administrazioan. Bigarren aldia da bertan bosgarren sari bat eman dutela.
30.872, Valentziara
11: 30ean, bosgarren bosgarren saria atera da; 30.872 zenbakia eta Valentziara joan da.
31.826, Almeriara
Eguerdira iristeko minutu bat falta zenean, seigarren bosgarren saria atera da, 31.826 zenbakiari egokitu zaio, eta besteak beste, Almeriara joan da.
50.769, Elxera
50.769 zenbakia 12:56ean atera da eta Elxera joan da oso-osorik.
24.616, azken saria
Azken bosgarren saria Gabonetako Loteriako zozketako azken saria izan da eta 13:14an atera da. 300 euroko saria jokatutako euro bakoitzeko. Bartzelonan, Burgosen, Lleidan, Madrilen eta Pontevedran saldu da.
Bilatu zenbaki guztiak eitb.com-eko loteria-bilatzailean.