Gizartea -

Loteria EAEn eta Nafarroan

Gabonetako Loteriaren 12,5 milioi euro Ondarroara joan dira

Ondarroa da euskal lurraldeetako herririk sarituena. Irunen 2 milioi jausi dira, 500.000 euro Tafallan, 800.000 Bilbon eta Derion; sariak Iruñean, Alsasuan, Gasteizen, Urretxun eta Tutera ere.

Gabonetako Loteriaren 12,5 milioi euro Ondarroara joan dira. Irudia: EFE
Gabonetako Loteriaren 12,5 milioi euro Ondarroara joan dira
Loteriaren 12,5 milioi euro Ondarroara joan dira

3:05

I.G.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ondarroan (Bizkaia) 12,5 milioi euro bananduko dituzte, 2012ko Gabonetako Loteriaren hirugarren saria bertan jausi delako. Zenbakia, 64.084, kirol-organizazio batek eskatu zuen eta hainbat tabernatan saldu zituzten billeteak. Ondarroa da euskal lurraldeetako herririk sarituena.

Aitor Arrizabalaga Ondarroako 1go administrazioko titularrak esan duenez, 250 billete saldu dituzte, 50.000 eurorekin sarituta bakoitza. Zenbakia Egia Iriondok kirol elkarteak eskatu zuen, elkarteak krosa antolatzen du Gabonetan eta sei tabernatan banandu dituzte billeteok.

Gainera, Iruneko 2. administrazioak bi milioi euro banandu ditu, 49.257 bosgarren sarietako laugarrenaren 34 serie salduta. Calzados Herrero zapata-dendak erosi ditu ia denak.

Urretxu Gipuzkoako herriak 60.000 euro jasoko ditu, 11.419 bosgarren sarietako baten serie bati esker.

Gabonetako Loteriaren sari nagusiak dirua emango die Derio eta Bilbo herri bizkaitarrei, dezimo bana erosi dute herriok, hori dela eta, 800.000 euro jasoko dituzte bien artean.

Arabako hiriburuan ere sariren bat jausi da, hasiera batean sari nagusia jausi dela esan duten arren, geroago informazioa ezeztu eta oraindik ez dago argi zein izan den Gasteizko saria.

Halaber, Iruña, Alsasua, Tutera eta Tafalla herri nafarrek ere sariren bat jaso dute 2012ko zozketa honetan. Tafallan, 500.000 euro jausi dira, 64.084 hirugarren sariaren 10 dezimori esker.

Nafarroako hiriburuan eta Alsasuan 22.343 hirugarren sariko zenbakiko bi dezimo saldu dira, beraz, 6.000 euro billete bakoitzeko.

Loteriak, beraz, sari txikiaz aparte, ia milioi euro bat utzi du Nafarroan sari nagusiaren dezimo bat Tuteran salduta (400.000 euro), Tafallan jausitako hirugarren sariko hamar dezimo (500.000 euro) eta Iruñean eta Alsasuan saldutako bosgarren sari bateko beste bi gehiago (6.000 euro dezimo bakoitza) ere salduta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea