Gizartea -

Bizikleta martxa

Omenaldi jendetsua egin diote Iñaki Lejarretari

Iñaki Lejarretari omenaldia egin ez ezik, martxak txirrindularien segurtasuna eta neurriak aldarrikatu ditu.

Iñaki Lejarretari omenaldia egin diote milaka lagunek.
Iñaki Lejarreta.
Milaka txirrindulari Iñaki Lejarretaren omenezko bizikleta martxan

1:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

8.000 lagunek, horien artean, 2.000 kirolari inguruk, Iñaki Lejarretaren omenez antolaturiko bizikleta martxan parte hartu dute. Lejarreta hilaren 16an hil zen Iurretan auto batek harrapatuta.

10:00etan hasi da martxa "Bizikletan bizitza bat doa" lelopean Guggenheim museotik, eta 32 kilometro egin ditu, Iurretan, Lejarreta hil zen tokian bertan, amaituz. Kirolariak ez ezik, milaka lagunek ere omendu nahi izan dute eta jende andana bildu da Bilbon. Bertatik atera den lehen txirrindulariaren eta azkenaren artean, esaterako, 16 minutu pasatu dira.

1.900 kirolari bildu dira, horien artean, Euskaltel Euskadiko, Movistar Teameko eta Orbeako kide eta ordezkariak, besteak beste.

Txirrindularien eskubideak bermatzeko legean aldaketak eskatu dituzte; horixe berretsi du besteak beste Miguel Madariaga Euskadi txirrindulari fundazioaren presidenteak.

Martxaren amaieran irakurri duten ohar batean, txirrindulariak "haserre" azaldu dira "errepidean jasotzen duten tratuagatik".

Hildakoaren emaztearen aurrean (urtarrilerako haurra espero du) "txirrindularitza arrisku handiko kirola izatea uzteko" deia egin diete politikariei.

Iurretako suhiltzaileek garabi bat atera dute martxaren bukaeran eta bertatik bizikleta bat zintzilikatu dute. Halaber, parte hartzaileek hildako txirrindulariari eskainitako mezuak utzi ahal izan dituzte bere argazkiarekin jarri duten taula batean.

Iñaki Lejarreta txirrindulari eta Espainiako mendiko bizikletako irabazle ohiak 29 urte zituen joan den 26an auto batek harrapatu eta hil zuenean, Iurretan, N-634 errepidean.

Istripua 9:30 aldera jazo zen. Berrizko txirrindularia Bilboko noranzkoan zihoan eta Renault Clio auto batek harrapatu zuen. Gidariak positibo eman zuen droga eta alkohol proban.

 
 
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea