Gizartea -
Aizkorrin eta Anboton
Bi mendizale ebakuatu dituzte, zortzi orduko erreskatearen ostean
Aizkorrin 42 urteko gizonezkoa mendi hegaletik erori da. Anboton, berriz, beste mendizale bat zirrikitu batean jausi da.
Erredakzioa
Aizkorrin eta Anboton igande goizean zauritu diren bi mendizale erreskatatzeko lanek zortzi ordu iraun dituzte. Azkenean, 20:00ak aldera, biak ospitalera eramatea lortu dute.
Segurtasunak aditzera emandakoaren arabera, Euskadin izandako haize zakarrak Ertzaintzaren helikopteroaren lana oztopatu du eta Erreskate Taldeen parte-hartzea behar izan dute.
Mendizaleak Aizkorrin eta Anboton zauritu dira, Anbotokoa 25 metroko altueratik erorita. Ertzaintzak 14:00etan aurkitu eta bizirik dagoela konfirmatu du.
Lehen istripua Segurtasun Sailaren arabera, 11:00etan izan da, Aizkorrin, Legazpitik gertu, 42 urteko gizonezkoa mendi hegaletik erorita.
Gizonarekin zegoen lagunak Ertzaintzari abisua eman dio eta Erreskate taldea eta helikopteroa bertara joan dira, nahiz eta hasiera batean Anbotoea joan beste mendizale bat erreskatatzera. Aizkorrira bueltatu direnean ezin izan dute mendizalea erreskatatu, haizearen eraginez.
Anboton
Bigarren istripua 12:00etan jazo da, Anboton, Atxondo udalerrian, mendizale bat 25 metroko altueratik erorita.
Ertzaintzaren helikopteroak hemen ere arazoak izan ditu haizeagatik.