Gizartea -
La Jonqueran
Bonba-auto bat indargabetu dute Gironan, burdel erraldoi baten aurrean
Bonba-autoa bost pertsonak utzi dute bertan, eta, ondoren, ihes egin dute.
Erredakzioa
Esquadra Mossoek bonba-auto bat indargabetu dute gaur goizaldean La Jonqueran (Girona), Europako burdel handienetako baten aurrean.
Atzoko 20:00etan, armak zeramatzaten bost pertsona burdelera bertaratu ziren, bi autotan, eta horietako batek auto batean bonba bat zutela ohartarazi zion klubaren zaintzailei bati.
Ondoren, bostak beste ibilgailura igo ziren, eta ihes egin zuten, ustezko bonba-autoa burdelaren aurrean utzita.
Klubaren langileek Polizia autonomikoa ohartarazi zuten, eta agenteek, badaezpada, lokala hustu zuten. Ehun pertsona inguru zeuden barruan une horretan.
Lehergailuak indargabetzeko taldea hara bertaratu zen, eta bonba mehatxua benetakoa zela egiaztatu eta gero, indargabetu egin zuen.