Gizartea -
Gabonak
Angula kiloa 950 euroan salgai, Bilboko arrandegietan
Prezioak 250 euro egin du behera iazko Gabonetatik hona. 2011n, 1.200 eurotan jarri zituzten salgai.
Krisi ekonomikoak eragina du herritarren egunerokoan, eta Gabonetan ere bai. Garai honetan ohikoak diren jakien prezioek gora egiten dute normalean. Badira salbuespenak, ordea. Angulen prezioa esaterako jaitsi egin da iaztik hona. Angula kiloa 950 eurotan jarri dute salgai Gabon gauean Bilboko arrandegietan, eta iaz 1.200 eurotan saldu zituzten.
950 eurotan saldu dituzte angulak Bilboko Zabalgune plazako arrandegietan. Aipaturiko saltokiak ezagunak dira eskaintzen dituzten produktuen kalitatearengatik. Halaber, urtero pertsona asko gerturatzen dira bertara Gabonetako erosketak egitera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea