Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Indarkeriagatik hildako 46 emakumeetatik 8k soilik salatu zuten

Matoren hitzetan, tratu txarrak pairatu dituzten emakumeei soilik ez dagokie hori salatzea, gizarte osoaren zeregina delako biktimei genero-indarkeriatik irtenbidea badela erakustea.

Indarkeriagatik hildako 46 emakumeetatik 8k soilik salatu zuten. EITB
Indarkeriagatik hildako 46 emakumeetatik 8k soilik salatu zuten
Indarkeriagatik hildako 46 emakumeetatik 8k soilik salatu zuten. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012an oraingoz genero-indarkeriagatik hildako 46 emakumeetatik 8k soilik (% 17,3) salatu zituzten euren bikotekideak tratu txarrengatik, Osasun, Zerbitzu Sozialen eta Berditasun Ministerioaren estatistiken arabera.

Ana Mato Osasun ministroak ohar batean ostiralean Ferrolen (Coruña) izandako azken krimena salatu du. Emakume bat (42 urte ditu) ustez bere senar ohiak (47 urte ditu) hil zuen, eta, geroago, azken horrek bere buruaz beste egin zuen.

Kasu honetan emakumeak hainbat salaketa jarri zituen tratu txarrengatik, Osasun Ministerioaren arabera.

Babesa indartzeko beharra

Matok genero-indarkeriaren biktimen babesa indartzeko beharra nabarmendu du, bere ustez, Justizia Ministerioak aurkeztutako Zigor Arloaren erreformak begiesten duen moduan. Halaber, tratu txarren kasu guztiak salatzeko eskera errepikatu du.

Matoren hitzetan, tratu txarrak pairatu dituzten emakumeei soilik ez dagokie hori salatzea, gizarte osoaren zeregina delako biktimei genero-indarkeriatik irtenbidea badela erakustea.

Hildako 46 pertsonetatik zortzik salatu zuten, eta lauk babes-neurriak zituzten indarrean.

Ana Matoren departamentuaren estatistiken arabera, hildako 46 pertsonetatik 36 espainiarrak ziren eta hamar kanpotarrak.

2012a genero-indarkeriagatik emakume gutxien hil den urtea izan da, 2003tik hona arte, 2011n, data hauetan 59 krimen izan ziren; 2010ean, 73; 2009an, 55, 2008an, 73; 2007an, 71; 2006an, 69; 2005ean, 57; 2004an, 72 eta 20013an 71.

 

 

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea