Gizartea -

Gabonetan

Zabalguneko sutea ikertzeko batzordea sortzeko exijitu dio PPk Udalari

Parking horren inguruan, PPk "hainbat gorabehera" salatu zituen 2006. urtean, Cristina Ruiz bozeramaileak gogoratu duenez.

Sutea 24ean gertatu zen. EITB
Sutea 24ean gertatu zen. EITB
Zabalguneko aparkalekuko sutearen kaltetuei buruzko datu berriak

1:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularrak ikerketa batzorde bat sortzeko eskatu dio gaur Bilboko Udalari, Zabalguneko aparkalekuan izandako sutea ikertzeko eta gertaera horren inguruko "erantzukizunak" argitzeko.

Parking horren inguruan, PPk "hainbat gorabehera" salatu zituen 2006. urtean, Cristina Ruiz bozeramaileak gogoratu duenez.

Ikerketa batzorde bat sortzeko, osoko bilkurak baimena eman beharko luke, baina PPk erabakia lehenbailehen hartzeko exijitu dio Azkunaren Udal Gobernuari. Atzo, Gobernuko arduradunen agerraldia ere eskatu zuten popularrek.

Bilboko oposizioko lehen taldearentzat, "galdera ugari daude" mahai gainean eta zalantza horiek guztiak argitu beharko lituzteke ikerketa batzordeak.

Bestalde, goizean, kalteak pairatu zituzten ibilgailuak atera dituzte aparkalekutik. Eguerdiko 12etan bost besterik ez ziren geratzen, hiru kaltetuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea