Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume bati sexu erasoa egin diote, Sestaon

Biktimak zauriak ditu aurpegian eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Momentuz, ez dute ustezko erasotzailea atxilotu.

37 urteko emakume bati sexu erasoa egin diote, Sestaon

0:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bati sexu-erasoa egin diote gaur goizean Sestaon. Antza denez, 07:00ak inguruan gertatu da erasoa Carrefour merkatalgunearen ondoan dagoen biribilgunean. Emakumea merkaltagune horretako segurtasun zaindaria da eta lana bukatu ondoren etxera bidean harrapatu du erasotzaileak.

Bortxaketaz gain, emakumeak zauri larriak ditu aurpegian eta Gurutzetako ospitalera eraman dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Josu Bergara Sestaoko alkateak Euskadi Irratian adierazi duenez, erasoa "oso basatia" izan da, baina emakumea "arriskutik kanpo dago".

Emakumeak berak deitu dio Ertzaintzari, eta ertzainak usteko erasoaren tokira gerturatu dira ingurua ikertzeko.

Momentuz, Ertzaintzak ez du ustezko erasoarekin zerikusia izan dezakeen inor atxilotu. Bestalde, Ertzaintzak ikerketa bat ireki du gertaturikoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea