Gizartea -

Madrid Arena auzia

Miguel Angel Flores aske, 200.000 euroko fidantza ordaindu ostean

Epaitegian hiru ordu baino gehiagoz deklaratu ostan, epailaek fidantza hori ezarri dio kartzelan ez sartzeko, ihes egiteko arriskuagatik pasaportea ere kendu egin dio.

Miguel Angel Flores Diviertt enpresako jabea. EFE
Miguel Angel Flores
Miguel Angel Flores aske, 200.000 euroko fidantza ordaindu ostean

0:44

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Flores Madrid Arenako festako antolatzailea (bost gazte hil ziren) aske geratu da, Hallowen gaueko festa ikertzen ari den epaileak jarritako 200.000 euroko fidantza ordaindu ostean, iturri judizialek jakitera eman dutenez.

Flores atzo atxilotu zuten, Madrilen, Juan Eduardo Lopez Palop Madrid Arena auziko epaileak hala eskatuta, ihes egiteko arriskuagatik.

Hiru ordu baino gehiagoz Castilla Plazako epaitegian deklaratu ostean, epaileak fidantza hori ezarri dio kartzelan ez sartzeko, pasaportea ere kendu egin dio.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea