Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Giro bustia eta haize zakarra Gabon zahar gauerako, Euskadin

Bihar, urteko azken eguna, eguzkia izango dugu lagun. Hala ere, egunak aurrera egin ahala zerua estaliko da, eta euria izango dugu bueltan. 2013ko lehen egunerako eguraldiak hobe egingo du.

Euria izango dugu lagun Gabon zahar gauean. Argazkia: EFE
Euria izango dugu lagun Gabon zahar gauean. Argazkia: EFE
Euria izango dugu lagun Gabon zahar gauean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean hegoaldeko eskualdeetan eguraldi polita izango dugu. Egunaren hasieran hotz egingo du, baina zerua hodei gutxirekin egongo da; eguzkiaren eta mendebal/hego-mendebaldeko haizearen laguntzaz, termometroek gora egingo dute poliki-poliki eta 10 ºC ingurura ailegatuko dira.

Iparraldean zerua tarteka hodeitsu egongo da hasieran eta zirimiria egin dezake, kostaldean batez ere; orduak pasa ahala garbitzera egingo du hor. Kantauri isurialdeko tenperatura maximoak 13 ºC ingurukoak izango dira.

Halaber, Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak izotzari dagokion abisu horia ezarri du iganderako 00:00etatik 10:00etara.

Astelehena

Astelehenaren lehenengo partean giroa eguzkitsua izango da edonon. Goizean goizeko tenperatura oso hotza izango da eta barnealdeko hainbat tokitan izotza egingo du. Kantauri isurialdean hego-mendebaldeko haizeak giro epela sortuko du eguerdian baina hegoaldean haizea fina izango da tarteka.

Arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituz joango dira eta gauean zerua estalia geratuko da; orduan haizea aldatu eta euria egingo du.

Halaber, Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak izotzari dagokion abisu horia ezarri du 00:00etatik 10:00etara. Gainera, haizeari dagokion abisu horia ere egongo da indarrean Bizkaiko eta Arabako haizeguneetan 09:00etatik 21:00etara.

Asteartea

Goizaldean frontea pasa eta gero, eguraldiak hobera egingo du, 2013. urteko lehenengo goizean. Ostarteak zabalduko dira orduan, baina eguerdian berriro lainotu egingo da eta zaparradak bueltatuko dira. Ipar-mendebaldeko haizea izango da erruduna, kostaldean bolada zakarrekin joko duelarik gainera. Tenperatura jaitsi egingo da, eta baita elur-maila ere. Azken orduetan 1300 metrora zuritu dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea