Gizartea -
Gertaera
Sute bat piztu da Beasainen, eta 32 bizilagun etxetik atera dituzte
Suak kalte materialak eragin ditu, baina ez da zauriturik izan. Bizilagunek inguruko hotel batean igaro dute gaua.
Sutea izan da gauerdian Beasainen, eta, ondorioz, 32 bizilagun etxetik atera behar izan dituzte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Sua 00:05 inguruan piztu da Jose Martin Arana kaleko eraikin batean. Ondorioz, bertako bizilagunak eta alboko bi eraikinetakoak etxetik atera behar izan dituzte. 32 bizilagun horiek inguruko hotel batean igaro dute gaua.
Suak kalte materialak eragin ditu.
Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sua zerk eragin duen ikertzen ari dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea