Gizartea -

Urtarrilaren 1etik aurrera

Bilboko TAO guneetako lehen 15 minutuak, doan

Udalak gauerdian jarriko ditu indarrean TAO guneetan aparkatzeko tarifa berriak.

Bilboko OTA guneetan aparkatzeagatik ez da ordaindu beharko lehen 15 minututan.Argazkia: EITB
Bilboko OTA guneetan aparkatzeagatik ez da ordaindu beharko lehen 15 minututan.Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gauerditik aurrera Bilboko TAO guneetan aparkatzeagatik ez da dirurik ordaindu beharko, lehenengo 15 minututan, Bilboko Udalak jakinarazi duenez. Urtarrilaren 1etik aurrera TAO guneetan aplikatzeko tarifa berriak ezarriko ditu Udalak.

Neurri horren helburua ibilgailuen mugimendua eta merkataritza jarduera bultzatzea dira.

Tarifa hau sektore urdin eta berdeetan aplikatuko da. Erabiltzaileek pauso hauek eman beharko dituzte: parkimetrora joan, ibilgailuaren matrikula sartu, 15 minutuko tiketa aukeratu (0,00 euro zenbatekoa agertuko da), balioztatzeko botoi berdea sakatu eta txartela ikusteko moduan jarri ibilgailuaren barruan.

Aparkatzeko denbora luzatu behar izanez gero, beste txartel bat ordaindu beharko da 15 minutuko doako epea amaitu aurretik. Txartel berriak doakoa jarri ondoko denbora osoa zenbatuko du.

Doako tiketa iraungi ondoren ere, 30 minutuko gehienezko egonaldia egin ahal izango da, baina horretarako, 0,80 euro (45 minuturi dagokion tarifa) ordaindu beharko da. Denbora hau igarota, hiru orduz itxaron beharko da, orain arte bezala, gune berean aparkatu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea