Gizartea -

2013ko lehen jaioberriak

Urteko lehen euskal umetxoa Gasteizen jaio da eta Leire du izena

Lehen gipuzkoarra, aldiz, 10 minutu geroago iritsi da, 00:19ean, eta lehen bizkaitarrari ongietorria emateko 03:50ak arte itxaron behar izan dute.

Lehen euskal umetxoak 00:09ak eta 03:50ak artean jaio dira. EITB.
Lehen euskal umetxoak 00:09ak eta 03:50ak artean jaio dira. EITB.
2013ko lehen euskal umetxoa Gasteizen jaio da eta Leire du izena

1:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013ko lehen euskal umetxoa neska izan da eta Gasteizen jaio da, Txogorritxu Ospitalean, 00:09ean, Osakidetzak aditzera emandakoaren arabera.

Neskak Leire Fermoselle Amezua du izena eta kanpaiak jo eta bederatzi minutura jaio da. 3,360 kilo pisatu ditu.

Lehen bizkaitarra, berriz, mutil izan da eta 03:50ean jaio da Gurutzetako Ospitalean. Gipuzkoarren urteko lehen jaioberriak Unax du izena eta 00:19ean jaio da, Donostia Ospitalean.

Lehen nafarra

Nafarroako ospitale publikoetako lehen jaioberriak Nafarroako Ospitalean jaio da, 00:25ean. Burlatako bikote baten umea da, eta oraindik ez dute jaioberriari zein izen jarri erabaki, erditzea hilabete aurreratu baita.

Umea eta ama osasun egoera onean daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Umeak Aitak albisteak