Gizartea -

Eski estazioan

1.000 eskiatzaile jaitsi behar izan dituzte Panticosako estaziotik

Haize bolada bortitzak direla-eta, eski estazioko erremonteak itxi egin behar izan dituzte. Antonio Basagoiti omen da erreskatatu behar izan duten eskiatzaileetako bat, Efe agentziak irgarri duenez.

Panticosa
Panticosa
Ehunka lagun harrapatuta gelditu dira Panticosako eski estazioan

0:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Litekeena da goizaldean bukatzea Panticosako eski estaziotik jaitsi behar izan dituzten 1.000 eskiatzaileen ebakuazioa, estazioak berak iragarri duenez.

Izan ere, 110 k/h haize bolada bortitzak piztu dira asteazken honetan, eta, segurtasunagatik, estazioko erremonteak geldiarazi behar izan dituzte. Ondorioz, 1.000 bat eskiatzaile Petrosos gunetik estazioaren basera ebakuatu behar izan dituzte.

50 laguneko taldetan jaitsi dituzte eskiatzaileak, pistak zapaltzeko bertan dituzten 5 makinen laguntzaz. Bertako langileekin batera, Babes Zibileko eta Guardia Zibileko kideak ibili dira lanean.

Efe agentziaren arabera, Antonio Basagoiti Euskadiko PPko burua omen da erreskatatu behar izan duten eskiatzaileetako bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako eski estazioak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Panticosa Mendi albisteak gaur Pirinioak Zer gertatu da Aragoin?