Gizartea -

Huescako Pirinioak

Basagoiti Panticosako eski estazioan harrapatuta izan da, 13 orduz

EAEko PPko burua bakartuta geratu diren 1.000tik gora eskiatzaileetako bat izan da. Gaur goizaldean erreskatatu dute.

Basagoitik Twitterren baieztatu du harrapatuta geratu den eskiatzaileetako bat izan dela
Basagoitik Twitterren baieztatu du harrapatuta geratu den eskiatzaileetako bat izan dela
Basagoiti Panticosan harrapatuta izan da 13 orduz

1:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea Panticosako (Huescako Pirinioak) eski estazioan bakartuta eta harrapatuta geratu diren 1.000tik gora eskiatzaileetako bat izan da.

Estazioa ebakuatzen hasi ziren atzo, haize handiak zeudela ikusita. Une horretan, 1.000tik gora pertsona zeuden.

04:18an, Basagoitik baieztatu egin du, Twitterren duen profilan (@abasagoiti), dagoeneko erreskatatu dutela: "Atera berri naiz, nire txandan, 4 urteko seme-alabak dituzten gurasoen txandan, besoen artean nire alaba nuela".

Beste hainbat txiotan, legebiltzarkideak "13 ordu bakartuta" egon direla adierazi du, eta estazioko langileek, Guardia Zibilak, Babes Zibilak eta suhiltzaileek emandako tratua "oso ona" izan dela eskertu du.

Estazioan zeuden eskiatzaileen ebakuazioa 50 pertsonako taldetan egin dute, Santa Cruz teleaulkiaren bidez.

300 eskiatzaile inguru, adituenak, baina, eskiatzen jaitsi dira estaziotik, monitoreek lagunduta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eski estazioak Gizartea PP Araba Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Zer gertatu da gaur Aragoiko Pirinioetan? Aragoi albisteak