Gizartea -
Pontevedran
Tiroketa batean lagun bat hil duen ustezko egilea atxilotu dute Moañan
Moañako auzokide batek lagun bat hil eta beste bat zauritu du Pontevedrako herri horretan. Poliziak dioenez, drogekin erlazionatutako zorrek eragindako tiroketa izan da.
Erredakzioa
Pontevedrako Moaña herrian izandako tiroketa batean lagun bat hil eta beste bat zauritu duen ustezko egilea atxilotu dute larunbat honetako 11:00ak baino lehen, Guardia Zibileko iturriek jakitera eman dutenez.
Tiroketa O Con auzoan jazo da, 04:00ak aldera. Ondoren, Poliziak eta Guardia Zibilak dispositibo handia zabaldu dute zonaldean, eta Fernando Garcia Arenal kalea hesiz inguratu dute, tiroketaren ustezko egilea etxeearen barnean ezkutatuta zegoelakoan.
Hala ere, ordu batzuk geroago, ustezko egilea, Moañako auzokide ezaguna ('O briso' izengoitiarekin ezaguna) etxera itzuli da, eta une hartan atxilotu du Poliziak. Hildakoa eta zauritua koinatoak ziren, 50 urte inguru zituzten, eta Moañako auzokideak ere ziren.
Jazoeraren zergaitiak zabaldu ez badituzte ere, Poliziak dioenez, drogekin erlazionatutako zorrek eragindako tiroketa izan da.