Gizartea -
Epaia
Bi urteko kartzela-zigorra, Kuwaiteko emirra Twitterren iraintzeagatik
Ez dute mezuaren edukiaren berri eman, baina, epailearen arabera, "emirraren eskubideei eta boterei sastada ematen zien".
Erredakzioa
Kuwaiteko epaitegi batek bi urteko kartzela-zigorra ezarri dio blogari bati emirra Twitterren iraintzeagatik, tokiko hedabideen eta epaitegietako informazioen arabera.
Rashid Saleh al Anzi blogariak Twitterren mezu bat jarri zuen eta edukia aditzera eman ez duten arren, epailearen ustez Saba al Ahmad al Sabah "emirraren eskubideei eta boterei sastada ematen zien".
Abokatuak Reuters agentziari konfirmatu dionez, Anzik epaiaren kontrako errekurtsoa aurkeztuko du. Blogariak 5.700 jarraitzaile ditu Twitterren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea