Gizartea -

Lan-ezbeharra

Kamioi batek langile bat harrapatu du AP-8ko lanetan, Basurton

Bi hanketan ditu zauriak, lanean ari zela zama handiko ibilgailuak harrapatu ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek AP-8n, Basurton (Bilbo), lan egiten ari zen behargin bat harrapatu du eta zauriak egin dizkio bi hanketan, gaur, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.

Goizeko hamaikak aldera gertatu da ezbeharra, ibilgailuen zirkulazioa langileetara mugatuta dagoen tarte batean. 41 urte ditu langileak.

Gizona Basurtoko Ospitalera eraman dute, bi hanketan zituen zauriak artatzera. Ospitalera eraman dutenean biktima bere kordean joan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea