Gizartea -

World Mayor saria

Iñaki Azkuna, munduko alkaterik onena 2012an

Bilbo eraldatzeko egindako lana goraipatu du epaimahaiak. Mundu osoko beste 24 alkaterekin izan da lehian.

Iñaki Azkuna, 2012ko munduko alkaterik onena

2:44

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Azkuna Bilboko alkateari eman diote 2012ko World Mayor saria, munduko alkaterik onena izendatzeko goraipamena .

Tann vom Hove City Mayors sarietako ordezkariak azpimarratu duenez, ''gainbeheran zegoen hiri industriala izatetik turismorako eta arteetarako hiri izatera igaro da Bilbo'', eta Azkuna ''funtsezkoa'' izan da eraberritze horretan.

"Bi gertaerak piztu zuten Bilboren eraldaketa: 1997an Guggenheim Bilbao Museoa ireki izana era bi urte geroago Iñaki Azkuna Bilboko alkate hautatu izana'', gaineratu du.

2013 hasieran jasoko du Azkunak World Mayor saria.

Bederatzi hilabetez egon zen zabalik izendapen eta bozketa prozesua, eta, ondoren 10 finalista aukeratu zituzten.

Hamar horien artean, Azkuna izan da garaile eta atzetik geratu dira Lisa Scaffidi, Pertheko alkatea (Australia) eta Joko Widodo, Surakartako alkatea (Indonesia).

2004tik antolatzen du World Mayor proiektua City Mayors fundazioak. Hiriekin zerikusia duten gaiak bultzatu, eta alkateen lana aitortzeko asmoz lan egiten duten nazioarteko adituek osatzen dute fundazioa.

Hauek dira '2012ko munduko alkate' izateko aukeratu zituzten 10 finalistak:

1 Iñaki Azkuna, Bilbo, (Euskal Herria)2 Lisa Scaffidi, Perth (Australia)3 Joko Widodo, Surakarta (Indonesia)4 Régis Labeaume, Quebec (Kanada)5 John F Cook, El Paso (AEB)6 Park Wan-su, Changwon (Hego Korea)7 Len Brown, Auckland (Zeelanda Berria)8 Edgardo Pamintuan, Angeles (Filipinak)9 Mouhib Khatir, Zeralda (Aljeria)10 Alfonso Sánchez Garza, Matamoros (Mexiko)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea