Gizartea -

EROSKIREN IKERKETA

Euskaldunek astero 1,3 kilo elikagai alferrik galtzen dituzte

Ikerketaren arabera, bazkarian botatzen dugu janari kopuru gehiena.

Elikagai hondakin kopuru handiena bazkarian sortzen dugu. Argazkia: Eitb
Elikagai hondakin kopuru handiena bazkarian sortzen dugu. Argazkia: Eitb

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaldunek 1,3 kilo elikagai hondakin alferrik galtzen dituzte astero; 76 kilo urtean. Eroskik azaroan egindako ikerketan 413 familia aztertu ziren.

Familia guztiak batuta, aste batean 554 kilo janari zaborretara bota zen (30.000 kilo urtero). Horrela, batez bestez, familia bakoitzak 1,3 kilo elikagai hondakin sortu zituen astero.

Hondakin multzo hau mota guztietako elikagaiez osatzen zen; ogiz, zerealez eta gozotegiko elikagaiez (% 19); fruituez eta barazkiez (% 17); esnekiez, pastaz, arrozez eta lekalez (% 13). Gainontzeko elikagaiak, aurretiaz prestatutako jakiak eta okelak ziren (% 26); hestebeteak, snackak, kontserbarako elikagaiak, arraina, itsaskiak, arrautzak eta edariak.

Eguneko otorduetan erreparatzen badugu, hondakin kopuru handiena bazkarian sortzen da (% 35). Atzetik, afaria (% 27), gosaria (% 20) eta beste momentu batzuk (% 19) daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea