Gizartea -

Ustelkeria Marbellan

GILeko alkateorde ohi baten hegazkina eta 41 lursail bahitu dituzte

Marbellako Udalak Pedro Roman alkateorde ohiaren ondasunak bahitu ditu behin-behinekoz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marbellako Udalak Pedro Roman alkateorde ohiaren helikoptero bat, hegazkin bat eta 41 lursail bahitu ditu behin-behinekoz. Kontu Auzitegiaren prozesu honekin, 108,3 milioi euroko ondasunak bahitu dituzte.

Felix Romero Marbellako udalbatzaren bozeramaileak adierazi duenez, "aurrerapauso garrantzitsua da apelazioa ebazten denerako, kobratzeko bermea delako".

Kontu Auzitegiaren auzipetze sekzioaren epaiak arrazoia eman dio Udalari, eta ondasun horiek behin-behinekoz bahitzea agindu du, Roman eta Udaleko beste arduradun ohi batzuk kondenatu zituzten prozesuaren baitan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea