Gizartea -

Leherketa Maxam lantokian

Galdakaoko leherketan zauritutako emakumeak onera egin du

Maxam lantegiko laborategian leherketa izan zen eta emakumeak zauri larriak izan zituen.

Maxam enpresa, Galdakaon. Argazkia: EFE
Maxam enpresa, Galdakaon.
Maxam enpresa, Galdakaon. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteartean "La Dinamita" izenaz ezagutzen zuten enpresaren lantokian izandako leherketan zauritutako 61 urteko emakumeak onera egin du. Gurutzetako ospitalean ebakuntza egin diote besoetan eta eskuetan.

Bertako iturrien arabera, gaixoa gela arrunt batera eraman dute leherketak eragindako zauriez sendatzera.

Leherketa 17:15 aldera gertatu zen, asteartean, Maxam enpresako laborategi batean, eta langilea ospitalera eraman behar izan zuten, zauri larriak baitzituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea